euskaraespañol

Graduazio-ekitaldia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/20 2025/06/20, 18:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2023/2024 ikasturteko Graduazio ekitaldia egingo du eta Ander Barinaga-Rementeria izango da aurtengo aitabitxia; eta urtero bezala parte hartuko du aurtengo ikasturteko ikasleen diplomen banaketan.

Ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak aitortuko ditu ekitaldian: Pablo Maroño Turnes (ez dator), Kazetaritzako Graduan; Javier Navarro de Almeida, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan; Jone Aranberria Etxeandia, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan; Askoa Uriarte Fernández de Olano, Soziologiako Graduan eta Ane Lapitz Kaltzada, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan.

Aurten 208 ikaslek amaitu dituzte ikasketak (144 emakumek eta 64 gizonek) Graduka horrela daude banatuta:

  • Kazetaritzako Graduko 43 promozioa: 54 ikasle (31 emakume eta 23 gizon)
  • Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 43 promozioa: 60 ikasle (53 emakume eta 7 gizon).
  • Soziologiako Graduko 32. promozioa: 16 ikasle (12 emakume eta 4 gizon).
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 32 promozioa: 33 ikasle (19 emakume eta 14 gizon).
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 26 promozioa: 45 ikasle (29 emakume eta 16 gizon).

Gainera, Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei sariak banatuko zaizkie:

  • Ane Lapitz Kaltzada, Soziologiako eta Zientzia Politikoko Euskal Elkartearen GRALen 7. Saria
  • Araitz Uria Lizarra, BERRIAko 4.go GRAL Kazetaritza Saria
  • Pablo Maroño Turnes (ez dator) eta Miguel García Marín, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 3.go GRAL Saria (EX AEQUO).
  • Itziar Pérez Ascasso: Komunikazio Zuzendarien Elkartearen, Iparraldeko Ordezkaritzaren 2.go DIRCOM Saria.

Graduazio Ekitaldian hauek hartuko parte:

  • Estitxu Garai Artetxe, EHUko Bizkaiko errektoreordea
  • Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaria
  • Ana Irene del Valle Loroño, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Matxalen Legarreta, Fakultateko idazkari orokorra
  • Ander Barinaga-Rementeria, Ohorezko gonbidatua

OSZAR »